Autismoaren sindromea agerian jartzen da haurraren lehenengo eta hirugarren urte bitartean. Sintomak agertzerakoan garapenaren etenaldia edo atzerakada gertatzen da, lortutako gaitasunak galtzen baititu. Izan ere erraz nahasi daiteke beste gaitz edo ezintasun batzuekin hala nola atzerapen mentala, epilepsia, down sindromea, Rett gaitza… hau da psikologikoki esaten den bezala “border” izenekoekin.
Autismoaren garapenaren ezaugarriak honakoak dira:
Lehenengo urtea (bularreko haurra):
Inguruneari jaramonik ez dio egiten.
Sehaskan ordu askoz egon ohi da inolako zaintzarik eskatu gabe.
Ez dio amaren besarkadari erantzuten.
Zailak dira besoen artean kokatzeko.
Irribarre soziala ez dute agertzen nahiz eta pozik dauden itxura eman.
Estimulu sozialei ez die arretarik jartzen (giza aurpegi eta ahotsa).
Ez dituzten familiartekoak bereizten, orokorrean jendearengan interesik ez dute.
Jolasak axolagabeak zaizkie.
Denbora luzez negar egiten dute inolako arrazoirik gabe.
Bigarren eta hirugarren urtea (ezohiko jokabideak areagotzen dira eta nabarmenagoak dira):
Gurasoekiko emozio erantzun ez da agertzen.
Hizkuntzarik ez da garatzen, hau da, ahozko komunikaziorik ez dago.
Ikus kontaktu ez dago.
Haurrak mugimendu errepikakorrak egiten hasten da, hala nola kulunkatu, bere burua kolpatu, eskuak mugitu…
Ez du minik sentitzen.
Soinuekin erraz beldurtzen dira.
Negar nahigabetua agertzen da.
Ez zaizkio jostailuak bere adinek haur normal bati bezala interesatzen, beraiekin esanahirik gabeko jarduerak garatzen ditu, adibidez jostailuak alineatu, birarazi, behatu…
Ez ditu esfinterrak kontrolatzen.
Haurtzaroa (lehendabiziko urteetako jarrera asaldurak gehiago nabarmentzen dira eta gero eta nabariagoak dira. Beste haurrekiko desberdintzen dira)
Ezin dute bakarrik jantzi.
Ez dute beste haurrekin harremanik izaten.
Nahiago dute bakarrik jolastea.
Ez dute esperientziarik ezta berezko bizipenik aurkezten.
Hizkuntza akastuna da.
Askotan arrazoirik gabeko eraso bortitzak aurkezten dituzte, inolako probokaziorik gabe.
Haurtzaro eta nerabezaro bitartean:
Haurrekin duten harremana hobetzen doa, bere haserrealdiak, auto-erasoak e.a. desagertzen hasten baitira.
Isolatzea gutxituz doa, haur autista beste haurrik interakzioan jartzen da nahiz eta harremanak oso azalekoak izan, ez dira jolas egoerak sortzen eta ez da adiskidetasunik sortzen.
Gaitasun kognitiboetan eta hizkuntza eta autonomia gaitasunetan aurrerapenak sortzen dira.
(Garapen hau nahiko aldakorra da haurren artean, maila intelektuala, hizkuntza maila, autonomia maila eta jarrera aldaketaren larritasunaren arabera. Horregatik denbora pasa ahala, gero eta nabariagoa da autismo kategorien baitan dagoen heterogeneitatea.)
Nerabezaroan
Garai honetan posible dira aldaketak bi norabideetan agertzea: Posible da garapen positiboa indartzea edo autistaren jarrera arazoak berragertzea( asaldura, antsia, auto-erasoa…) edo halaber bestelako zailtasunak agertzea (krisialdi epileptikoak). Kasu guztietan mantentzen da harreman pertsonalentzako ezintasuna, eta maila intelektual handiko autistei, gainerako pertsonen asmo eta arrazoiak ez ulertzeak estualdia sortzen die.
Heldutasunean
Autista gehienek laguntzaren beharra izaten jarraitzen dute. Salbuespenekoak dira ekoizpen lana garatzera iristen direnak eta are gehiago independenteki bizitzera iristen direnak. Gaitza kronikoa da, baina, agerpenak adinaren eta ezintasunaren larritasunaren arabera aldatzen dira. Autismoa duten pertsonek gaitza mantentzen dute nahiz eta sintomak batzuetan leundu daitezkeen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario